XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Iduri du beraz Jainkoaren idurian finkatzen dela jabegoa; baina bekatoreak ez du Jainkoaren eiterik; eta ondorioz ez da jabe izaten ahal.

Gainera, bekatoreak errege kaltezko laidoa egin du; zuzen da ondorioz gal dezan jabegoa.

Eta oraino, San Agustinek dio, ez duela bekatoreak jaten duen ogia merezi.

Azkenik, oroit gaitezen, gure lehen burasoei Jainkoak eman ziela Baratzearen jabegoa; baina gero kendu ere zien beren bekatuarengatik (Hs 1, 28-30); beraz...

Aitortu behar da bizkitartean, ala Wiclefen ala Armagh-ekoaren solasak ez direla aski zehatzak, eta printzeen nagusitasunaz direla mintzo, izatekotz.

Baina haien argumentuek edozein botere berdin hunki dezakete; edozein botere jotzen dute orokorki.

Eta horrela hartu zuen haien iritzia Conrad Summenhartek De Contractibus (1.I,q.7) bere liburuan eta Armagheko Richardek hori bera aski argi erraten du.

Ondorioz, aburu horri jarraikitzen zaionak erran dezake Indio barbaroek nehongo jabegorik ez zutela, beti bekatu mortalean bizi zirenez gero.

Bainan iritzi horri kontrajartzen diogu beste hau: Bekatu mortalak ez du kentzen ez jabego zibilik ez botere egiazkorik.

Proposamen hori finkatua izan da Konstantzako Kontzilioan, Eta Piarres Aillykoaren ondotik, Jakes Almainekoak justifikatzen du honela Sententiarum liburuaren iruzkinean (I.IV, d.15, q.2).

Ezen ikusi behar da zer lanetan litzatekeen gizon bat bekatu mortalean izanez, baitezpada ogia jateko beharretan gerta baledi: (...).